


Zatoz Tolosara, ibili Alde Zaharreko kaleetan barrena eta paseatu herriko zabalgune ikusgarrian. Kultur ondare oparoaz gainera, merkataritza eta ostalaritza askotarikoak eta kalitate bikainekoak aurkituko dituzu han; harrera ona egingo dizute, eta adeitasunez, hurbiltasunez eta profesionaltasunez tratatuko zaituzte. Edozein bezeroren nahiari erantzuteko moduko saltokiak dira, aldakorrak eta berritzaileak, garaian garaiko eskakizunetara egokituak.
|
Gainera, goi mailako ostalaritza ere badu Tolosak; bertako taberna eta jatetxeek bisitarien gozamenerako sukaldaritza aparta eskaitzen dute, punta-puntakoa, etengabeko saiamenari eta ahaleginaren ahaleginez lortutako trebetasunari esker. |