Beatriz Ortiz de Zarate Orte
‘Alde Zaharra – Dendak’ elkarteko lehendakaria

Hileko
elkarrizketa:





Alde Zaharra
Historia, 3D mapak, Eskulturak...

Web: Quod Sail


Orain dela urtebete ingurutik Alde Zaharreko dendarien elkarteko lehendakariarekin bildu gara, elkartearen proiektu eta helburuetaz hitzegiteko.

Nola, noiz eta zergatik sortzen da Elkartea?
‘Alde Zaharra-Dendak’ Elkartea duela urtebete inguru jaio zen hainbat eta hainbat dendarik Alde Zaharreko komertzioa suspertu, indartu eta eremu honetan espezifikoki eragina izango duten proiektuen beharra ikusten zutelako; Alde Zaharra duela denbora askotik baztertua izan da eta orain dela urte batzutatik gaurdaino eraberritze prozesu batean aurkitzen da, komertzioak ere bertan parte hartu behar duelarik.



Nola zaudete antolatuta eta zenbat jende ordezkatzen duzue?
175 dendari inguruk osatzen dute elkartea. Kide hauek kaleka edota kale atalka elkartuak daude eta hauetariko bakoitzak beronen ordezkaria aukeratzen du; egun hamalau ordezkari aurkitzen dira, hauei ordezkaritza nahiz administrari lanak dituzten beste dendari batzuk gehitu behar zaizkie, ni barne izanik “Alde Zaharra-Dendak” elkarteko Ordezkarien Batzordea osatzen dutelarik; Batzorde hau Batzar Orokorraren akordioak gauzatzeaz eta Alde Zaharreko komertzioei eragin diezaioketen eguneroko arazoak ahal den neurrian konpontzeaz arduratzen da.

Zeintzuk dira zuen helburuak?
Gure helburu nagusia Alde Zaharreko komertzioa bildu araztea dela esan daiteke, bide batez Gipuzkoako merkataritza gune nagusiena osatu asmotan. Ingurune gertu eta atsegin batean bezeroak eska ditzakeen zerbitzu ia guztiak eskein ditzakegu, azken urteotan ugaritu diren beste eskeintza batzuren masifikazioari aurre eginaz; hauen proiektua agortua dago eta komertzializazio bide berriei aurre egiteko prest aurkitzen gara.



Zein ekintza burutu dituzue honelako helburu handi bat lortzeko?
2005. urteko maiatzean Elkarte moduan eratu ginenetik gure ahaleginak hiru ekintza eremu ezberdienetan bideratzen saiatu gara; alde batetik gure barne egitura indartu ahalik eta dendari kopuru handiena bilduaraziz (kaleetako ordezkari lanetan, Elkartearen izenean bileretan parte hartuaz...) gure bazkideekin gutunen bidez harreman etengabea mantenduaz, gertuago nahiz lotuago sentitu daitezen. Gure lanaren bigarren alderdia instituzio eremuetara zuzendua dago, nahiz Alde Zaharreko nahiz Komertzio Sailaren ordezkariekin mantentzen ditugun bilerak bai eta Alkatetza, Udaltzaingoa eta Udal lan sare ezberdinak ere guztiz beharrezkoak ditugu; era berean, Merkataritza Federakuntzarekin, Merkataritza Ganberarekin, Tolosaldea Garatzen-ekin eta Turismo Batzordearekin harremanetan gaude. Azkenik, gure lanaren hirugarren alderdia bezeroek bisita gaitzaten gonbidatzeko ekintza sustatzaileak antolatzeko bideratua dago, bide batez irudi positibo, berritzaile, ireki eta zerbitzukoa jaso dezaten saiatzen gara.

Zein ekintza aurreikusten dituzue etorkizunari begira?
Badakigu hain helburu garrantzitsua lortzea ez dela batere erraza izango; denbora luzerako lana suposatuko du. Dena dela, aurreko galderan jakinarazi dizkizudan atalak lantzea ahaztu gabe. Azken hilabeteotan jorratzen dihardugun bi gai nagusi dauzkagu mahai gainean momentu hauetan: alde batetik Tolosako Merkatarien Birgaitze Plana eta bestetik Arau Subsidiarioen behin betiko onarpena.
Birgaitze Plana herriko merkataritzaren arazoei, eta bereziki Alde Zaharrekoei, konponbide bat emateko helburuarekin eratutako proiektua da: aparkaleku beharra, ohizko merkataritza eguneratzea, profesionalen artean batasun handiago bat bilatzea, merkatal zinegotzigo bat izatea, lokal hutsei konponbidea bilatzea...
Beste alde batetik, Arau Subsidiario on batzuek baxu komertzialen birmoldapena eta irekitze baldintzen malgutzea ondoriozta dezakete, oinezko eremuen erabilpen egokia, Voith-Gorostidi auzoa eta Alde Zaharraren arteko bateratzea...
Itxaropen handiak ezarriak ditugu aipatutako proiektu hauetan, ez bakarrik hurrengo hilabeteera, baizik eta datozen urteetara begira, beti ere egunerokoa, eta honek suposatzen dituen arazoak, ahaztu gabe.



Beste elkarrizketak:
Yurre Peñagarikano (ikusi)

Elkarrizketa