Erretengibel

Hileko
elkarrizketa:





Alde Zaharra
Historia, 3D mapak, Eskulturak...

Web: Quod Sail


Zer da Erretengibel?
Tolosako udal elkarte bat da, Tolosako etxejabeei eta jabe-komunitateei etxeak berritzeko laguntzak ematen dizkiena.



Zertan lagunduko dizu
Erretengibelek
— Tolosako edozein eraikuntza, etxebizitza eta lokal komertzial berritzeko laguntza emango dizu. Zerbitzua eta informazioa doan da.
- Eusko Jaurlaritzako diru laguntzak bideratuko dizkizu: fondo galdurako diru laguntzak, maileguak eta errenta aitorpenean zerga onurak lortzeko ziurtagiriak.
- Laguntza juridikoa eta teknikoa emango dizu: komunitateko bilerak, zalantzak argitu...

- Alde Zaharrerako diru laguntza hauek ditu Erretengibelek:
• Eraikuntza berritzeko: kostuaren % 25 arte
• Etxebizitza berritzeko: kostuaren % 30 arte
• Lokal komertziala berritzeko: kostuaren % 20 arte
• Bizigune programaren eskuetan ipinitako etxebizitzak berritzea: 18.000 Eurotatik gorako kostua duten obrak %50-eko diru laguntza izatea,gehienezko laguntza 9.000 Eurokoa izanik.

— Etxebizitza Sailarekin zerikusia duen beste tramitazio mota batzuk:
- Etxebizitza libre erabilia erosteko diru laguntzen tramitazioa.
- Alokairu babestuen diru laguntzen tramitazioa.



Eta orain beste zerbitzu berri bat eskainiko dizugu
Asmoa da Tolosako herrian hutsik dauden etxebizitzak merkatuan jartzea, Eusko Jaurlaritzako BIZIGUNE programaren bidez.


¿Qué es Bizigune?
Etxebizitza hutsak Eusko Jaurlaritzaren esku uztea, gero alokairuan jarri ahal izateko.


Programa honen abantailak
— Jabeak hilero alokairuen errenta jasoko du, 5 urtetan. Eusko Jaurlaritzak ordainduko dio.
— Kontratua amaitu ondoren, etxebizitza egoera onean jasoko du jabeak, Eusko Jaurlaritza zainketa lanez arduratuko delako.
— Jabea ez da arduratuko etxebizitzaren errentamenduaren gestioaz, Eusko Jaurlaritzak egingo baitu.
— Eusko Jaurlaritzak 18.000 euro arte finantzatuko du, interesik gabe, zure etxebizitza berritzea.




ETXEBIZITZA BAT HUTSIK BADUZU ETA ARAZORIK GABE ALOKATU NAHI BADUZU, ZATOZ ETA GU ARDURATUKO GARA TRAMITAZIOAZ