Tolosa
Monumentala
Historia
Usadioak

Mapak
3D planoa
Eskulturen planoak

Tolosa
Alde Zaharra
Sartu
Historia


XIII. mendearen erdialdera, 1256an, Alfontso X.a Jakitunak Tolosa eraiki zuen, Ordizia eta Segurarekin batera, barnealdeko hiru babesleku, Gaztelak Nafarroako Erresumarekin zuen mugan zehar.
Hiri gutunak, hiribilduaren estatus juridikoa zehazten duenak, hiribildua jendeztatzeko berme, pribilegio eta salbuespen batzuk eman zituen.

Herrigunea Kale Nagusiaren eta Andre Mari plazaren inguruan egituratu zen, arrazoi estrategikoak zirela-eta, Nafarroarako igarobidea handik igarotzen baitzen. Era berean, harresiak eraiki ziren, eta Oria ibaiak eta haren adar batek eratutako uharte baten gainean eraikitako esparru modura itxuratuta gelditu zen hiribildua. Aurrerago, zabaldu egin zen gotorlekua, Korreo kalearen eta Gaztelako atearen lotune aldera.

1503an, Tolosa sute handi batek suntsitu zuen, eta, harrezkero hiria harriz berreraikitzeari ekin zioten.
Gaur egun, antzinako burguko luzetarako bere sei kaleen trazatua ikus daiteke, baita zeharkako beste kale txikiago batzuena ere, eta Gaztelako atea.


Tolosa monumentala